84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BASABURUA

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2006ko apirilaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Itsasoko 1. sektoreko 7. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana. Jesús María Madoz Zubillagak sustatu eta 2005eko urriaren 14an ikus-onetsia izan zen.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Basaburuan, 2006ko ekainaren 22an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0610942