84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UZTARROZE

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2006ko martxoaren 28an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Irigoine auzoko 1. poligonoko 516. lurzatiaren xehetasun azterlana, Villatesino, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Uztarrozen, 2006ko martxoaren 30ean._Alkate udalburua, Conrado Orduna Larriqueta.

Iragarkiaren kodea: L0610937