84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE ARAKIL

UO-24. unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Uharte Arakilgo Udalak, 2006ko ekainaren 9an egindako bileran, erabaki zuen hasiera batean onestea UO-24. unitatea birzatitzeko proiektua, Konpentsazio Batzordeak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Uharte Arakilen, 2006ko ekainaren 22an._Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0610919