84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsita

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen 2006ko ekainaren 8an, Gorraizko U.15 unitateko (2.9. lurzatia) xehetasun azterlana hasiera batez onesten duena, Marcelino Eslava García jaunak Francisco Javier Láinez Martínen izenean sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2006ko ekainaren 8an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0610816