84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BAZTAN

Aurrekontua behin betiko onetsirik

Baztango Udalak, 2006ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Honako hau erabaki da: Onartzea UPN alderdi politikoak 2006ko apirilaren 28an aurkeztutako erreklamazioa, S/Eko 1225 zenbakiduna, hain zuzen ere 2006ko aurrrekontu arrunta onesteko Udalak 2006ko martxoaren 17an egin osoko bilkura berezian hartutako erabaki bakarra balioztatzeko. Hona:

1. Onestea Baztango Udaleko 2006. urteko plantilla organikoa, hondarreko urtarrilaren 1etik aitzinako eraginarekin. Xehetasun guziak horretarako ireki den espedientean daude eta honako bilkuraren espedientearen barrenean artxibaturik geldituko da.

2. Funtzionarioen, lan araubideko langile finkoen, administrazio-araubideko behin-behineko langileen izenen zerrendak onestea, 2006ko urtarrilaren 1ari dagozkionak.

3. Baztango Udalaren zerbitzuko langileei 2006. urtean ordainduko zaie honako hauek ezarritakoari jarraikiz: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan-sarien behin-behineko Erregelamendua onesten duen uztailaren 4ko 158/84 Foru Dekretua; eta toki entitateei aplikatzen ahal zaizkien gainerako legezko xedapenak.

4. Langileek aurkeztutako eskaerak Barne Araubideko Informazio Batzorde Iraunkorrari igortzea, Udalbatzako bertzelako kideentzat irekia izanik, hori guztia behar den proposamena egin dezan, betiere egoki ikusten dituen tramiteak eta txostenak eman ondoren, baita, hala bada, arlo horretako aholkularitza teknikoa eskatu ondotik.

Udalbatzaren aurrekontua

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 1.628.500,00 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 420.000,00 euro.

3. kapitulua._Tasak eta bestelako dirusarrerak: 597.750,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 2.751.600,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretakoak: 310.930,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua._Transferentziak eta bertzelako dirusarrerak: 1.432.050,00 euro.

8. kapitulua._Finantza-aktiboak: 27.300,00 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 1.833.295,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 9.001.425,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 2.002.380,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.059.395,00 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 147.500,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 654.400,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 3.532.750,00 euro.

7. kapitulua._Transferentziak eta bertzelako dirusarrerak: 27.000,00 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 578.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 9.001.425,00 euro.

Baztango Udal Ikastola

Dirusarreren aurrekontua: 489.229,00 euro.

Gastuen aurrekontua: 489.229,00 euro.

Francisco Joaquín de Iriarte zahar eta jubilatuen egoitza

Dirusarreren aurrekontua: 1.886.500,00 euro.

Gastuen aurrekontua: 1.886.500,00 euro.

Baztango aurrekontu orokor eta bakarra

Aipatu hiru aurrekontuen batura da. Egiten du: 11.377.154,00 euro. Dirusarreretan nahiz gastuetan.

Baztanen, 2006ko ekainaren 7an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0610695