84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ULTZAMA

2006ko aurrekontuko aldaketa

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2006ko ekainaren 12ko ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batean onestea 2006ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 001/2006 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondokoetan, eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2006ko ekainaren 14an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0610835