84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1095/2006 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 23ko 1542/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 127. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradiodiagnostikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

ALVAREZ GALVAN, BEGOÑA

ALVAREZ TUTOR, JORGE

ALVAREZ DE EULATE LEON, NATALIA

DE ARRIBA VILLAMOR, MARIA DEL CARMEN

DE BLAS MENDIVE, MARIA AMAIA

FONSECA CRUZ, RAMIRO

FORRADELLAS MORALES, ANA

GARCIA ESPARZA, ELENA

GARCIA DE EULATE MARTIN-MORO, MARIA INES

MAULEON RUBIO, SUSANA

MELLADO SANTOS, JOSE MARIA

SAENZ BAÑUELOS, JAVIER

SARASIBAR SUBIZA, MARIA ELENA

SOLANAS ALAVA, SUSANA

TOLOSA ARRIETA, ITZIAR

Baztertuak:

MARTINEZ MIRAVETE, PAULA (5)

Baztertzeko arrazoiak:

(5) Eskatutako titulazioa ez izatea.

2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 16an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0610705