84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

FONTELLAS

Hasiera batean onetsirik aurrekontuko aldaketak

Fontellasko Udalak, aurtengo ekainaren 14an egin osoko bilkuran, onetsi zituen Udalaren 2005eko aurrekontu arrunteko aldaketen espedienteak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publikotasunari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurrean egon beharreko denbora, aurreko lerroaldean aipatzen dena, iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2006ko ekainaren 15ean._Alkate udalburua, Andrés Agorreta.

Iragarkiaren kodea: L0610801