II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
OTSAKAIN
847 ler gorri enkantean, %20 merkeago
Bigarren enkantean eman ez denez, beste lizitazio bat eginen da, %20 merkeago, gutun-azal itxien bidez honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra. Arpeinburu alderdian, 847 ler gorri, 255 metro kubiko zur eta 190 metro kubiko egur egiten dutenak.
Hasierako prezioa: 4.874,50 euro.
Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.
Baldintza-agiria: interesatuen eskura dago Ezkabarteko Udaleko idazkaritzan (948330341) eta Otsakaingo Kontzejuko alkatetzan (948331681).
Eskaintzak aurkezteko epea 2006ko abuztuaren 5ean amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
Proposamenak noiz eta non ireki: larunbat horretan bertan, alegia 2006ko abuztuaren 5ean, eguerdiko 12.30etan, Otsakaingo Kontzejuetxean.
Otsakainen, 2006ko ekainaren 23an._Alkatea, Miguel Angel Cobo Sanchez.
ESKAINTZA EREDUA
Izena: ......... I.F.Z. zenbakia: ......... Otsakaingo ler gorrien oihan aprobetxamenduari buruz ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertutako iragarkiaren berri izanik, aprobetxamendu horrengatik ............. (letraz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen ditut.
Iragarkiaren kodea: L0611593