84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen gaineko arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz,Iruñeko Udalak2006ko ekainaren 13an egin Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Lehiaketa publikorako deialdia, Iruñeko Udalaren hainbat zerbitzutarako garbiketarako materialaren (pertsonena zein gauzena) hornidura kontratatzeko

Esleitzeko modua: tramitazio arrunta, prozedura irekia, lehiaketa publikoa.

Kontratazioaren aurrekontua: 100.235,04 euro.

Klausula administratiboen eta agindu teknikoen plegua: Interesa duten pertsonen eskura egonen da Herritarrendako Laguntza Zerbitzuko bulegoan, Casa Marceliano (Merkatu kalea, 7-9) eta Erosketa Bulegoan (Merkatu kalea, 11), edo Udalaren web orrian.

Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan (Merkatu kalea, 7-9) edo baldintza orriko 7. baldintzan aipatzen diren tokietan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Egunkarietan argitaratuko den iragarkian zehazten den tokian, behar den momentuan argitaratuko baita.

Proposamen eredua: klausula administratiboen agirian ageri da.

Iruñean, 2006ko ekainaren 20an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0610702