84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

68/2006 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoen Modernizazio eta Azterlanetarako Zerbitzuko zuzendariaren eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko idazkari nagusiaren ordezkoa izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 3. idatz-zatiak ezartzen duenez, zerbitzuetako zuzendarien, atalburuen eta bulegoburuen ordezkoak izendatzea, araurik ez dagoen kasuetan, hierarkian haien gainean dagoen organoari dagokio. Halaber, artikulu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 3ko 189/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko idazkari nagusi izendatu zuen Nafarroako Administrazio Publikoen Modernizazio eta Azterlanetarako Zerbitzuko zuzendaria.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2005 Foru Legeak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakuden autonomoko Estatutuak onesten dituen irailaren 12ko 112/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzuko zuzendaria Nafarroako Administrazio Publikoen Modernizazio eta Azterlanetarako Zerbitzuko zuzendariaren eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko idazkari nagusiaren ordezko izendatzea, arloko berezko eginkizunetan, horren kargua aldi baterako hutsik gelditzen denean, hori falta denean eta eri edo ezinean dagoenean.

2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak sinatu eta egun berean hartuko du indarra ebazpen honek.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Administrazio Publikoen Modernizazio eta Azterlanetarako Zerbitzuko zuzendariari eta Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzuko zuzendariari eta, halaber, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 9an._Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0610311