84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ESTERIBAR

Lehiaketa publikoa, Esteribarko Udal Plan Orokorra prestatzeko laguntza teknikorako

Deia egiten duen organoa: Esteribarko Udala.

Xedea: laguntza teknikoa, Esteribarko (Nafarroa) Udalaren Plan Orokorrerako.

Esleitzeko prozedura eta modua: irekia, lehiaketa bidez eta tramitazio arrunta.

Kontratuaren aurrekontua: 108.000 euro (BEZa barne).

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Esteribarko Udalaren erregistro orokorrean, irailaren 1eko 14:00ak arte.

Proposamen tekniko eta ekonomikoak noiz ireki: jendaurreko ekitaldian, lehiatzaileei aldez aurretik garaiz jakinarazita.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikular, ekonomiko eta teknikoen agirian dator, eta interesatuek udal bulegoan eskura dezakete, 08:00etatik 15:00etara.

Esteribarren, 2006ko ekainaren 22an._Alkate udalburua, Francisco Javier Borda Garde.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: .............................., bizitokia: ....................... , posta kodea: ......................., NAN zenbakia: ..............., telefonoa: ......................, ahalmen juridikoaren eta jarduteko gaitasunaren jabe, nire izenean (edo ondoko honen izenean: .....................), bizitokia: ................... , posta kodea: ................., telefonoa: ...................... NAN edo IFK zenbakia: ................ (pertsona fisikoa edo juridikoa izan), jakinik zein den Esteribarko (Nafarroa) Udalak dei egin duen lizitazioaren prozedura, "Esteribarko Udalaren Plan Orokorra prestatzeko laguntza teknikoa" kontratatzeko asmoz, honako hau deklaratzen dut:

1. Lanak egiteko konpromisoa hartzen dudala, ............ euroren truke, BEZa barne; prezio horren barrenean sartzen dira kontzeptu guztiak, eta horien artean mota guztietako tributuen alorreko zergak, gastuak, tasak eta arielak, baita kontratistaren industria mozkina ere.

2. Ezagutzen ditudala kontratua arautuko duten administrazio klausula partikularren agiria, baldintza teknikoen agiria eta gainerako dokumentazioa, eta guztiak onartzen ditudala.

3. Nik ordezkatzen dudan enpresak, eta eskaintzaileek, egungo arauek eskatutako beharkizunak eta betebeharrak oro betetzen dituztela enpresa sortu, instalatu eta jarduteko, agiriaren xedea den laguntza lana egiteko gaiturik daudela, eta behar bezala betetzen dituztela egungo xedapenek laneko segurtasunari eta osasunari buruz eskatzen dituzten baldintzak, bai eta laneko arriskuei aurre hartzeko arlokoak ere.

4. Ez dudala Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen 30. artikuluak kontratatzeko zehazten dituen debekurik hautsi.

5. Konpromisoa hartzen dudala betekizun profesionalen arabera burutzeko kontratuaren xedeko lanak:

1._

2._

3._

4._

..................., ........(e)n, ..... (e)ko .............aren ............(e)an.

Izenpea

Iragarkiaren kodea: L0611196