84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AOS LONGIDA

Lehenengo oihan enkantea

Kontzeju honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, lehen enkante publikoa eginen du, gutunazal itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra._328 makal, 238,19 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 7222,91 euro.

Proposamenak, iragarki honen bukaeran agertzen den ereduaren araberakoak eta behar bezala beteak, 2006ko uztailaren 31ko 12:00ak baino lehen aurkeztuko dira Kontzejuko idazkaritzan, eta horiekin batean Kontzejuko diruzaintzan lotearen %2 utzi izana egiaztatzen duen gordekina edo bankuko txekea. Epea bukatutakoan irekiko dira gutunazalak ibarreko Udaletxean.

Enkantean parte hartzeko enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko da nahitaez.

Enkantea arautuko duen baldintzen agiria Kontzejuko idazkaritzan dago ikusgai.

Aosen, 2006ko ekainaren 23an._Kontzejuko burua, Jesús María Oliver Carte.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .................... N.A.N.: ............ Enpresaren sailkapenaren agiriaren zenbakia: ......... Helbidea: ............., lote bakarraren aldera zenbateko hau eskaintzen dut: ............... (zenbakiz eta letraz) zenbaki honetako ....... eta data honetako ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Aosko Kontzejuko (Longida) Udalak iragarritako oihan enkanteari jarraikiz. Enkanteko baldintzak ezagututa, haiek onartu eta egokitzat jotzen ditut.

Eguna eta sinadura

Iragarkiaren kodea: L0611150