84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ZIZUR NAGUSIA

Plantilla organikoa behin betikoz onetsirik

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan eta bat datorren araudian ezarritakoa betez, Zizur Nagusiko Udalak, 2005eko abenduaren 22 egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko aurrekontu arrunta eta Zizur Nagusiko Udalaren 2006ko ekitaldiko plantilla organikoa, hau da, lanpostuak eta titularrak, baita 2006ko lan eskaintza publikoa osatzen duten lanpostu hutsak ere.

Jendaurrera atera zen 2006ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 8an, eta Zizur Nagusiko Udalaren ediktuen oholean argitaratutako iragarkien bidez. Egun hartan hasitako jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betikoz onetsita gelditu dira 2006ko plantilla organikoa eta 2006ko lan eskaintza publikoa, hasieran onetsitako espedientean dauden bezala.

Zizur Nagusian, 2006ko ekainaren 8an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0610558