84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARANGUREN

Aldaketa hasiera batean onetsirik Eraikuntzaren gaineko ordenantzetan

Aranguren ibarreko Udalak, 2006ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Aranguren ibarreko Eraikuntzaren gaineko ordenantzetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Mutiloabeitin, 2006ko ekainaren 28an._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0611212