84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FONTELLAS

Udal Planeko aldaketa puntuala behin betikoz onetsirik

Fontellasko Udalak, 2006ko ekainaren 14ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Udal Planeko aldaketa puntuala behin betikoz onestea, 1. poligonoko 132. lurzatiari dagokionez. Haren ondorioz haren erabilera xehekatua aldatuko da, bizitegietarako gabe hezkuntza ekipamendua izan dadin.

2. Espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, onesten den hirigintzako araudiarekin batera.

Hirigintzako araudia.

_Hirigintzako araudiaren determinazioen deskripzioa, 1. poligonoko 132. lurzatiari dagokionez:

_Sailkapena: hiri-lurzoru finkatua.

_Erabilera xehekatua: hezkuntza ekipamendua.

_Ordenantza aplikagarria: 6. ordenantza, "Ekipamendua eta zerbitzuak".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan (81.1 artikulua, LAHFL).

Fontellasen, 2006ko ekainaren 21ean._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0610924