84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Bide Artean inskribatzea Herritarren Elkarteen Udal Erregistroan

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen, 2006ko apirilaren hogeita zortzian:

RAL 28-ABR-06 (1/PA).

"Erregelamendu Organikoko 71. artikuluan eta hurrengoetan jarraikiz, eta ikusirik aurkeztutako eskabidea eta dokumentazioa, ebatzi dut Ainhoa Pagola Oteizak Bide Artean elkartearen ordezkari gisa eskatutakoa onartzea eta aipatu elkartea Herritarren Elkarteen Udalaren Erregistroan inskribatzea, 343 zenbakiarekin; hemendik aitzina Erregelamendu Organikoan eguneratzeko zein gainerakoetarako ezartzen diren betebeharrei lotuko zaie. Eman bekie honen berri Udaleko Alorrei eta interesatuari, behar diren ondorioetarako."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko ekainaren 20an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0610726