77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Monjardin mendiaren kaleko 3an igogailua paratzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko maiatzaren 23an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 23-MAY-06 (8/UV)

"Ikusirik Javier de Carlos Huarte jaunak, Monjardin mendiaren kaleko 3 zenbakiko etxejabeen elkartea ordezkatuz, tramitera aurkeztutako agiria, eta espedientean jasotako 2006ko maiatzaren 11ko txosten teknikoari jarraituz, erabaki dut:

1. Hasiera batez onestea Monjardin mendiaren kaleko 3 zenbakian igogailua paratzeko xehetasun azterlana.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta, orobat, iragarkia hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2006ko ekainaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0609899