77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAN ADRIAN

2006ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsita

San Adriango Udalak, 2006ko ekainaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra, non sartzen baitira San Adriango Udalaren aurrekontua eta San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren aurrekontua.

Delako aurrekontua jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta San Adriango Udalaren iragaki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 270. artikuluan eta ondokoetan _Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluari dagokionez_ ezarritako ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2006ko ekainaren 16an._Alkate udalburua, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0610329