77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Kontratua esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan ezarririkoari jarraituz, aditzera ematen da Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak 2006ko maiatzaren 2an hartu erabakiaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: zine emanaldiak, Castel Ruiz Kultur Etxeak Moncayo zinematokian eta Benjamín de Tudela B.H.I.ko ekitaldi aretoan antolatzen dituenak. Esleitzeko modua: lehiaketa, publizitaterik gabeko prozedura negoziatua. Esleipenaren prezioa, urtean: 34.600 euro (BEZa barne) baldintzen agiriaren 4.1 artikuluan biltzen diren jardueretarako. Benjamín de Tudela B.H.I.n egiteko diren jardueretarako, berriz, zehaztapen hori jarraikiz:

Aretoaren arduraduna. Lanegunak/ordua: 24,65 euro. Larunbatak, igandeak, jaiegunak: 29,58 euro.

Atezaina. Lanegunak/ordua: 14,79 euro. Larunbatak, igandeak, jaiegunak: 17,75 euro.

Jarlekuzaina. Lanegunak/ordua: 14,79 euro. Larunbatak, igandeak, jaiegunak: 17,75 euro.

Txartel-saltzailea. Lanegunak/ordua: 17,75 euro. Larunbatak, igandeak, jaiegunak: 21,30 euro.

LIsatzailea. Lanegunak/ordua: 14,79 euro. Larunbatak, igandeak, jaiegunak: 17,75 euro.

Argi eta soinu teknikaria. Lanegunak/ordua: 24,65 euro. Larunbatak, igandeak, jaiegunak: 29,58 euro.

Makinista-tramoiaria. Lanegunak/ordua: 24,65 euro. Larunbatak, igandeak, jaiegunak: 29,58 euro.

Kontratuaren indarraldia: 3 urte.

Esleipen hartzailea: Cinedecor, S.L.

Tuteran, 2006ko maiatzaren 29an._Batzordeburua, César Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: L0609848