77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LEKUNBERRI

Lizitazio iragarkia

Lekunberriko Udalak 2006ko apirilaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, deialdia iragarri da Lekunberriko Udalaren igerilekuetan bainu eta erlaxazio aldea eraikitzeko proiektuko obrak esleitzearren.

Kontratuaren xedea: Lekunberriko Udalaren igerilekuetan bainu eta erlaxazio aldea eraikitzeko proiektuko obrak esleitzea.

Esleitzeko modua: espediente arrunta; lehiaketa bidezko prozedura irekia.

Kontrataren gehieneko aurrekontua: 257.142,94 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Behin betiko fidantza: adjudikazio prezioaren %4.

Proposamenen aurkezpena: Lekunberriko Udalaren idazkaritzan, hogeita zazpi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausulen agirian aipatzen direnak.

Proiektua, klausula administratiboen agiriarekin batera, Ploter enpresan dago interesatuen eskura, Iruñeko Taxoare kalean.

Bestelako xehetasunak: klausula ekonomiko-administratiboen agirian adierazita daude, zeina interesatuen eskura baitago Udaleko idazkaritzan.

Lekunberrin, 2006ko apirilaren 27an._Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0609996