74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERAKO UDALAREN UR BATZORDEA

EDIKTUA

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruordeak honako ebazpen hau eman du, datako egunean:

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak bermatu eta babestea du helburu, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.

Entitate honetan badira zenbait datu-base euskarri informatikoan, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, aipatu lege organikoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aitortzen dion autonomiaren eta antolatze gaitasunaren eremuan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzak erabiliz, honako hau ebatzi dut:

1. Entitate honek ondoko fitxategi automatizatu hauek erabiltzen ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko:

a) Langileria (1. eranskina).

b) Posta elektronikoa (2. eranskina).

c) Erregistroa (3. eranskina).

2. Ebazpen honek atxikirik dauzkan eranskinetan, espedientean onetsirik eta eginbideturik gelditu baitira, aipatu egiten dira bai fitxategi bakoitzaren helburuak bai haien erabilera; zein pertsonaren edo talderen datuak prozesatuko diren edo zein dauden behartuak horiek ematera; haiek eskuratzeko prozedura; fitxategiaren egitura eta bertan sartuak diren datuen ezaugarriak; datu horiek zer-nola lagako diren, baita hartutako segurtasun neurriak ere.

3. Entitate honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko, eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

4. Fitxategi automatizatuen zuzeneko ardura Tuterako Udalaren Ur Batzordeari dagokio, bai eta haren kudeaketa eta zaintza eramaten dutenei ere. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubideak entitate honetan egin daitezke: Cuesta Estación, 2-behea, P.K.: 31.500 Tutera, Nafarroa.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoan berean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Tuteran, 2006ko maiatzaren 25ean._Batzordeburua, sinadura ulertezina.

DATU PERTSONALEKO FITXATEGI AUTOMATIZATUEN ARAUKETA.

I. ERANSKINA

Langileria

Xedea eta erabilerak.

Entitate honen langileekiko harremanak kudeatzea du helburu Langileriaren fitxategi automatizatuak, baita kudeatze horretatik sortzen diren eginkizunak ere.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Entitatearekin harremanak dituzten pertsona guztiak, lan harremanei dagokienez.

Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuak berak edo haren ordezkariak emanda, nola agiri bidez hala telefonoz nahiz elkarrizketaren bidez.

Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datuak:

_Babes berezia duten beste datu batzuk:

-Osasuna.

_Identifikazio datuak:

-NAN/IFZ.

-N SS/Mutualitatea.

-izen-deiturak.

-Telefonoa.

_Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:

-Egoera zibilari buruzko datuak.

-Familiaren datuak.

_Enpleguko xehetasunen gaineko datuak:

-Lanbidea.

-Lanpostuak.

-Ekonomikoak ez diren nominako datuak.

_Datu ekonomikoak eta finantzarioak:

-Bankuko datuak (Kontuak ...)

-Nominako datu ekonomikoak.

Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Bakarrik ere ez.

Segurtasun neurriak.

Goi mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

DATU PERTSONALEKO FITXATEGI AUTOMATIZATUEN ARAUKETA.

2. ERANSKINA

Posta elektronikoa

Xedea eta erabilerak.

Entitate honen posta elektronikoak kudeatzea du helburu posta elektronikoaren fitxategi automatizatuak, baita kudeatze horretatik sortzen diren eginkizunak ere.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Entitateak norekin dituen harremanak, haiek guztiak.

Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuak berak edo haren ordezkariak emanda, nola agiri bidez hala telefonoz nahiz elkarrizketaren bidez.

Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datuak:

_Identifikazio datuak:

-Izen-deiturak.

-Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

-Bestelakoak: kargua.

Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Bakarrik ere ez.

Segurtasun neurriak.

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

DATU PERTSONALEKO FITXATEGI AUTOMATIZATUEN ARAUKETA.

3. ERANSKINA

Erregistroa

Xedea eta erabilerak.

Entitatearen dokumentuen sarrera eta irteerako erregistroa eguneratua eta jendearen eskura izatea du helburu erregistroaren fitxategi automatizatuak, baita kudeaketa horretatik sortzen diren eginkizunak ere.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Entitateak norekin dituen harremanak, haiek guztiak.

Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuak berak edo haren ordezkariak emanda, nola agiri bidez hala telefonoz nahiz elkarrizketaren bidez.

Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Hona hemen erregistratzen diren datuak:

_Identifikazio datuak.

-NAN/IFZ.

-Izen-deiturak

-Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Bakarrik ere ez.

Segurtasun neurriak.

Oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartuko dira.

Iragarkiaren kodea: L0609059