74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Eguesibarko Udal Planeko C.6 unitatearen antolamendu xehekatuaren determinazioen aldaketa, Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak 2006ko maiatzaren 23ko osoko bilkuran erabaki zuen behin betiko onestea Eguesibarko Udal Planeko C.6 unitatearen antolamendu xehekatuaren determinazioen aldaketa Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan, espedientean jasotako aldaketaren dokumentazioari jarraituz eta hasierako onespenaren ildotik. Unitate horretan etxebizitza kolektiboak eraikitzeko aukera kentzea da helburua, familia bakarreko etxebizitzarako erabilera xehekatua baizik ez onartuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da behin betiko onespenaren iragarki hau onetsi berri den araudiarekin batera:

Aldaketaren ondoriozko hirigintzako arauak eta determinazioak.

A._Ondoren adierazi bezala aldatu dira 6. artikulua eta 7. artikuluan aipatzen den taula Eguesibarko Udal Planeko Testu Bategineko Erabilerei buruzko Arau Orokorretan, Gorraizko Jaurerriaren plan partzial zaharraren esparruan, C.6 unitateari dagokionez:

6. artikulua. Erabilera xehekatuak.

1. Erabilera baimenduak:

1.1._Erabilera baimendu nagusi edo bereizgarriak.

Unitatea: C.6. Azpiunitatea: Erabilerak: familia bakarreko etxebizitza.

7. artikulua. Erabilera zehaztuak.

Erabilerei buruzko Arau Orokorren 7. artikuluan aipatzen den taula erantsian, erabilera zehaztu hauek ezarri dira C.6 unitaterako:

Unitatea: C.6. Erabilerak: familia bakarreko etxebizitza. Garaiera, gehienez ere: B+1+A.

B._Ondoren adierazi bezala aldatu da Eguesibarko Udal Planeko Testu Bategineko Memoriaren Eranskina Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan, C.6 unitateari dagokionez:

ERANSKINA

_Unitatea: C.6. Erabilerak: familia bakarreko etxebizitza. Garaiera, gehienez ere: B+1+A.

C._Ondoren adierazi bezala aldatu dira Eguesibarko Udal Planeko Testu Bategineko antolamendu planoak Gorraizko Jaurerriko plan partzial zaharraren esparruan, C.6 unitateari dagokionez:

Planoak (ORD 2.00; ORD 2.01; ORD 2.02; ORD 2.03; ORD 3.00).

_Unitatea: C.6. Erabilerak: familia bakarreko etxebizitza. Garaiera, gehienez ere: B+1+A.

D._Orobat, aldatu edo baliogabetu dira C.6 unitatearen planeko xedapen guztiak, familia bakarreko etxebizitzaren erabileraren kontra badaude edo harekin bateragarriak ez badira, hura baino ez baitago baimendua.

Eguesen, 2006ko maiatzaren 24an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0609127