74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen arauketa

Alkatetzaren 318/2006 Dekretua, 2006ko maiatzaren 25ekoa:

"Udal honen datutegi informatikoetako batzuetan datu pertsonalak daude eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, Datu pertsonalak babesteari buruz indarra duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat eta Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurriei buruzko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuarekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aintzatesten dion autonomiaren eta bere burua antolatzeko gaitasunaren eremuan ari naizela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan Udal Gobernua eta Administrazioa zuzentzeko eman zaizkidan eskurantzak erabiliz, ondoko hau dekretatu dut:

Lehenbizikoa._Udalak ondoko fitxategi automatizatu hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, dekretu honen bidez indarrean jartzen baitira:

_"Udalaren kudeaketa".

_"Liburutegi/Ludotekaren kudeaketa".

_"Musika Eskolaren kudeaketa".

_"Kirol eta kultur jardueren kudeaketa".

Bigarrena._Hona hemen fitxategi automatizatuen deskripzioa:

2.1. "Udalaren kudeaketa":

a) Xedea eta erabilerak.

"Udalaren kudeaketa" fitxategi automatizatuaren xedea informazioa ematea da, erakunde honen eskumeneko administrazio prozeduretan.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Erakunde honekin administrazio harremanak dituzten guztiak, erroldatuak zein erroldatu gabeak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuen, haien ordezkarien, Nafarroako Gobernuko organoen eta gainerako administrazio publikoen bitartez.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Administrazio prozedura ezberdinen arabera, erregistratzen diren datu pertsonalak hauek dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Sexua.

_Telefonoa/faxa.

_Ikasketa tituluak.

_Jaiotzaren datuak.

_Banku-helbideratzearen datuak.

_Nazionalitatea.

_Gizarte Segurantzako zenbakia.

e) Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Biztanleen Erroldaren kudeaketari lotuak:

_Estatistikaren Nazio Erakundeari, hauteskunde errolda egiteko.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari eta bertze toki administrazio batzuei, Biztanleen Erregistro Irekia kudeatzeko.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5. artikuluko tributu baliabide eta tributuez bertzeko baliabideen kudeaketaz den bezainbatean:

_Nafarroako Gobernuan eta gainerako administrazio publikoetan gisa horretako eskumenez edo gai beren gaineko eskumenez arduratzen den organoari.

_Derrigorrezko Dirubilketaren agentziari, kobratzeko.

_Banketxeei, kobratzeko.

_Isunak kudeatzeko baimena duen enpresari.

Nomina eta kontratuen kudeaketaz den bezainbatean:

_Horiek egiteko baimena duen enpresari.

f) Fitxategi automatizatuaren gaineko oinarrizko segurtasun neurriak.

Udaleko langileetan datu automatizatu pertsonaletara (fitxategi automatizatuak) eta informazio sistemetara sarbidea dutenek nahitaez bete beharko dituzte arau hauek:

1. "Udalaren kudeaketa" fitxategi automatizatuan dauden datu guztiak babesturik geldituko dira; haietan sarbidea erabiltzaileak eta legeek une bakoitzean zehazten dituztenek baizik ez dute izanen.

2. Oinarrizko segurtasun maila bermaturik dago sartzeko pasa-hitza ezarriz.

3. Datu automatizatuetara sarbidea duten langileen eginkizuna da datu horiek erabiltzea haiei ezarritako xede eta helburuetarako. Datu horietan sarbidea duten langileek betebehar hauek dituzte: behar diren neurriak hartzea haien segurtasuna bermatzeko eta bertzelakotzeak, galerak, edo baimendu gabeko tratamendu eta sarbidea eragozteko; horiek gordetzea eta horien gaineko sekretu profesionala betiere gordetzea; eta behar direnak egitea interesatuek modu egokian erabil ditzaten fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak.

4. Fitxategi automatizatuen egitura arestian deskribatu dena da, eta hauek dira haien gaineko informazio sistemak: "Udalaren kudeaketa" fitxategi automatizatua eta datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabiltzen diren ekipo informatikoak. Programa informatiko horien artean, "Udalaren kudeaketa" fitxategi automatizatuaren barnean daude programa hauek: katastroaren kudeaketa, ibilgailuen zentsua, Errolda, sarrera eta irteeren erregistroa, JEZ, kontabilitateari buruzko informazio sistema, isunen kudeaketa.

5. Gorabeherarik gertatzen bada, horien berri duen pertsonak jakinarazi eta kudeatu beharko ditu. Hartara, gorabeheraren erregistroa egin beharko du eta gaztigu-orri batean hauek zehaztu: zer motatakoa den, ordua eta eguna, jakinarazpena egiten duen pertsonaren identifikazioa, gorabeheraren ondorioak eta fitxategiaren erantzukizuna duen pertsonarendako jakinarazpena, behar den jarduketa egiteko gaztigu-orriarekin batera.

6. Egunero, sostengu-kopiak eta datuak berreskuratzekoak eginen dira, horien galera eragozteko.

2.2. "Liburutegi/Ludotekaren kudeaketa".

a) Xedea eta erabilerak.

"Liburutegi/Ludotekaren kudeaketa" fitxategi automatizatuak Udalaren Liburutegi eta Ludotekan sartzen diren pertsonen edo, hala behar badu, haien ordezkarien gaineko argibideak ematea du xede.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Udalaren Liburutegi eta Ludotekaren erabiltzaileak eta haien arduradunak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuen beren eta haien ordezkarien bitartez.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Telefonoa/faxa.

_Jaiotzaren datuak.

e) Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Ez da daturik emanen, oraingoz.

f) Fitxategi automatizatuaren gaineko oinarrizko segurtasun neurriak.

Udaleko langileetan datu automatizatu pertsonaletara (fitxategi automatizatuak) eta informazio sistemetara sarbidea dutenek nahitaez bete beharko dituzte arau hauek:

1. 'Liburutegi/Ludotekaren kudeaketa" fitxategi automatizatuan dauden datu guztiak babesturik geldituko dira; haietan sarbidea erabiltzaileak eta legeek une bakoitzean zehazten dituztenek baizik ez dute izanen.

2. Oinarrizko segurtasun maila bermaturik dago sartzeko pasa-hitza ezarriz.

3. Datu automatizatuetara sarbidea duten langileen eginkizuna da datu horiek erabiltzea haiei ezarritako xede eta helburuetarako. Datu horietan sarbidea duten langileek betebehar hauek dituzte: behar diren neurriak hartzea haien segurtasuna bermatzeko eta bertzelakotzeak, galerak, edo baimendu gabeko tratamendu eta sarbidea eragozteko; horiek gordetzea eta horien gaineko sekretu profesionala betiere gordetzea; eta behar direnak egitea interesatuek modu egokian erabil ditzaten fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak.

4. Fitxategi automatizatuen egitura arestian deskribatu dena da, eta hauek dira haien gaineko informazio sistemak: 'Liburutegi/Ludotekaren kudeaketa" fitxategi automatizatua eta datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabiltzen diren ekipo informatikoak.

5. Gorabeherarik gertatzen bada, horien berri duen pertsonak jakinarazi eta kudeatu beharko ditu. Hartara, gorabeheraren erregistroa egin beharko du eta gaztigu-orri batean hauek zehaztu: zer motatakoa den, ordua eta eguna, jakinarazpena egiten duen pertsonaren identifikazioa, gorabeheraren ondorioak eta fitxategiaren erantzukizuna duen pertsonarendako jakinarazpena, behar den jarduketa egiteko gaztigu-orriarekin batera.

6. Egunero, sostengu-kopiak eta datuak berreskuratzekoak eginen dira, horien galera eragozteko.

2.3. "Musika Eskolaren kudeaketa":

a) Xedea eta erabilerak.

"Musika Eskolaren kudeaketa" fitxategi automatizatuak Udalaren Musika Eskolan sartzen diren pertsonen edo, hala behar badu, haien ordezkarien gaineko argibideak ematea du xede.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Udalaren Musika Eskolaren erabiltzaileak eta haien arduradunak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuen beren eta haien ordezkarien bitartez.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Sexua.

_Telefonoa/faxa.

_Jaiotzaren datuak.

_Banku-helbideratzearen datuak.

e) Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Ez da daturik emanen, oraingoz.

f) Fitxategi automatizatuaren gaineko oinarrizko segurtasun neurriak.

Udaleko langileetan datu automatizatu pertsonaletara (fitxategi automatizatuak) eta informazio sistemetara sarbidea dutenek nahitaez bete beharko dituzte arau hauek:

1. Fitxategi automatizatuan dauden datu guztiak babesturik geldituko dira; haietan sarbidea erabiltzaileak eta legeek une bakoitzean zehazten dituztenek baizik ez dute izanen.

2. Oinarrizko segurtasun maila bermaturik dago sartzeko pasa-hitza ezarriz.

3. Datu automatizatuetara sarbidea duten langileen eginkizuna da datu horiek erabiltzea haiei ezarritako xede eta helburuetarako. Datu horietan sarbidea duten langileek betebehar hauek dituzte: behar diren neurriak hartzea haien segurtasuna bermatzeko eta bertzelakotzeak, galerak, edo baimendu gabeko tratamendu eta sarbidea eragozteko; horiek gordetzea eta horien gaineko sekretu profesionala betiere gordetzea; eta behar direnak egitea interesatuek modu egokian erabil ditzaten fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak.

4. Fitxategi automatizatuen egitura arestian deskribatu dena da, eta hauek dira haien gaineko informazio sistemak: 'Musika Eskolaren kudeaketa" fitxategi automatizatua eta datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabiltzen diren ekipo informatikoak.

5. Gorabeherarik gertatzen bada, horien berri duen pertsonak jakinarazi eta kudeatu beharko ditu. Hartara, gorabeheraren erregistroa egin beharko du eta gaztigu-orri batean hauek zehaztu: zer motatakoa den, ordua eta eguna, jakinarazpena egiten duen pertsonaren identifikazioa, gorabeheraren ondorioak eta fitxategiaren erantzukizuna duen pertsonarendako jakinarazpena, behar den jarduketa egiteko gaztigu-orriarekin batera.

6. Egunero, sostengu-kopiak eta datuak berreskuratzekoak eginen dira, horien galera eragozteko.

2.4. "Kirol eta kultur jardueren kudeaketa":

a) Xedea eta erabilerak.

'Kirol eta kultur jardueren kudeaketa" fitxategi automatizatuak xedea du Udalak antolatzen edo sustatzen dituen kirol eta/edo kultur jarduerak egiten dituzten pertsonen edo, hala behar badu, haien ordezkarien gaineko argibideak ematea.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Jarduera horietan inskribatzeko eskaria egin duten pertsonak (eta haien arduradunak).

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesatuen beren eta haien ordezkarien bitartez.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Sexua.

_Telefonoa/faxa.

_Jaiotzaren datuak.

_Banku-helbideratzearen datuak.

e) Datuak lagatzeko aurreikuspenak.

Jarduera ezberdinak egiteko kontratatzen diren enpresei.

f) Fitxategi automatizatuaren gaineko oinarrizko segurtasun neurriak.

Udaleko langileetan datu automatizatu pertsonaletara (fitxategi automatizatuak) eta informazio sistemetara sarbidea dutenek nahitaez bete beharko dituzte arau hauek:

1. 'Kirol eta kultur jardueren kudeaketa" fitxategi automatizatuan dauden datu guztiak babesturik geldituko dira; haietan sarbidea erabiltzaileak eta legeek une bakoitzean zehazten dituztenek baizik ez dute izanen.

2. Oinarrizko segurtasun maila bermaturik dago sartzeko pasa-hitza ezarriz.

3. Datu automatizatuetara sarbidea duten langileen eginkizuna da datu horiek erabiltzea haiei ezarritako xede eta helburuetarako. Datu horietan sarbidea duten langileek betebehar hauek dituzte: behar diren neurriak hartzea haien segurtasuna bermatzeko eta aldaketak, galerak, edo baimendu gabeko tratamendu eta sarbidea eragozteko; horiek gordetzea eta horien gaineko sekretu profesionala betiere gordetzea; eta behar direnak egitea interesatuek modu egokian erabil ditzaten fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak.

4. Fitxategi automatizatuen egitura arestian deskribatu dena da, eta hauek dira haien gaineko informazio sistemak: 'Kirol eta kultur jardueren kudeaketa" fitxategi automatizatua eta datu pertsonalak biltegiratu eta tratatzeko erabiltzen diren ekipo informatikoak.

5. Gorabeherarik gertatzen bada, horien berri duen pertsonak jakinarazi eta kudeatu beharko ditu. Hartara, gorabeheraren erregistroa egin beharko du eta gaztigu-orri batean hauek zehaztu: zer motatakoa den, ordua eta eguna, jakinarazpena egiten duen pertsonaren identifikazioa, gorabeheraren ondorioak eta fitxategiaren erantzukizuna duen pertsonarendako jakinarazpena, behar den jarduketa egiteko gaztigu-orriarekin batera.

6. Egunero, sostengu-kopiak eta datuak berreskuratzekoak eginen dira, horien galera eragozteko.

Hirugarrena._Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

Laugarrena._Fitxategi automatizatuen zuzeneko arduradunak, alkatearen agindupean, beraiek kudeatu eta zaintzen dituzten administrazio langileak dira. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubideak erabiltzeko Udaleko Alkatetzarengana jo behar da, San Martin karrika, 26, Eguesen.

Borzgarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Datu pertsonalak babesteari buruz indarra duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluan aipatzen diren ondorioak izan ditzan.

Seigarrena._Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan, espedientea Datuak Babesteko Agentziaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrera igortzea, lehen atalak aipatzen dituen fitxategiak inskriba daitezen, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Zazpigarrena._Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta haren kontra errekurtso hauetako edozein aurkez daiteke, jakinarazten edo argitaratzen denetik:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Eguesibarko Udaleko alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren gainean Nafarroan eskumena duen organoari zuzendua, eta bi hilabeteko epean."

Eguesen, 2006ko maiatzaren 25ean._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0609126