74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Hirigintza hitzarmenaren hasierako onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko apirilaren 28an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen UE-13 unitatearen jabeen eta Baztango Udalaren artean sinatu beharreko hirigintza hitzarmena, Arizkungo AR-1 eremuko etxebizitza babestuaren erreserba lekualdatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean eta arlo horretan indarrean diren gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Delako espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi bezainbat alegazio aurkeztu ere.

Elizondon (Baztan), 2006ko maiatzaren 24an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0609141