74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CASTEJON

Lehiaketa esleiturik

Aditzera ematen da Castejongo Udalak ondoko kontratu hau esleitu duela 2006ko otsailaren 28an hartutako erabakiaren bidez; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa betetzeko.

Kontratuaren xedea: futbol zelaiko aldageletako plaka termiko eta fotovoltaikoen instalazioa esleitzea.

Prozedura: irekia, lehiaketa bidezkoa.

Zenbatekoa: 21.714 euro (plaka termikoak). 356.175 euro (plaka fotovoltaikoak).

Esleipen-hartzailea: Acciona.

Castejonen, 2006ko martxoaren 29an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0609438