II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
CASTEJON
Lehiaketa publikoa esleiturik
Aditzera ematen da Castejongo Udalak ondoko kontratu hau esleitu duela 2006ko maiatzaren 19an hartutako erabakiaren bidez; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa betetzeko.
Kontratuaren xedea: Padre Ubillos eta Principe de Viana etorbideetako sareak eta zoladura (III. fasea) berritzeko obraren kontratua esleitzea.
Prozedura: irekia, lehiaketa bidezkoa. Zenbatekoa: 503.150 euro. Esleipen-hartzailea: Harimsa Ambiental.
Castejonen, 2006ko ekainaren 1ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: L0609431