74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXAURI

Etxauriko Udal Plana prestatzeko lehiaketa publikoa

Etxauriko Udaleko Plan Orokorra prestatzeko aholkularitza teknikoaren kontratua esleitzeko oinarriak onetsi zituen Etxauriko Udalak, 2005eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran. Hona hemen baldintza orokorrak:

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoaren bidez.

Aurrekontua: 53.000,00 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: klausulen pleguan zehazten diren epeak.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak, ereduaren araberakoak, udal erregistroan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Lehiaketaren baldintza tekniko eta administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Etxauriko Udalaren idazkaritzan.

Etxaurin, 2006ko ekainaren 5ean._Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0609554