74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZARRAKAZTELU

Lizitazioa, herriguneko argiak berritzeko obra kontratatzeko (2. fasea)

Zarrakazteluko Udalak 2006ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran onetsi zuen herriguneko argiak berritzeko obraren kontratazioa (2. fasea) arautuko duten administrazio klausulen plegua, Ingeniería Julio Laita Zabalzak prestaturiko proiektu teknikoaren separatari jarraikiz.

Xedea: herriguneko argiak berritzeko obraren lizitazioa (2. fasea), lehiaketa irekia eginda.

Esleipena: lehiaketa irekia eginez esleituko da kontrata.

Aurrekontua: berrehun eta laurogeita hamar mila zortziehun eta berrogeita sei euro eta hirurogeita hemezortzi zentimo (290.846,78 euro).

Eskaintzak aurkezteko epea: Zarrakazteluko Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren %2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen dira.

Proposamenak Zarrakazteluko Udaleko bilkura aretoan irekiko dira. Horretarako, proposamen egileei aldez aurretik jakinaraziko zaie eskaintza ekonomikoak noiz eta zer ordutan irekiko diren.

Proiektua, baldintza teknikoak eta klausula administratiboen plegua interesatuen eskura izanen dira Iruñeko "Papelería Copiprinter" dendan (Urdazubiko monasterioa, 24 zenbakiaren parean).

Zarrakaztelun, 2006ko ekainaren 6an._Alkatea, Jesús Mugueta Sierra.

Iragarkiaren kodea: L0609876