74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BUÑUEL

"Buñuelgo bide-ingurabidea eraikitzea" izeneko obra kontratatzea

Buñuelgo Udalak presako tramitazioko lehiaketa irekirako deia egin du, obra hori kontratatzeko, 2006ko maiatzaren 30eko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez.

Kontratuaren xedea: Buñuelgo bide-ingurabidea eraikitzea.

Aurrekontua: 250.455,07 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 5.009,10 (hasierako prezioaren %2).

Behin betiko bermea: esleipen prezioaren %4.

Egiteko epea: bi hilabete.

Enpresaren sailkapena: A taldea, 2. azpitaldea, e) kategoria.

Proposamenak aurkezteko epea: 13 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Buñuelgo Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, hamahirugarren egun naturaleko 14:30 arte.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Herriko Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hamargarren egun baliodunean, 14:00etan.

Interesatuek proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua aztertzen ahalko dituzte Herriko Etxean, eta horien kopiak eskuratu Sagasti kopia dendan, Tuteran (Avenida Zaragoza, 31).

Buñuelen, 2006ko ekainaren 1ean._Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0609878