74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

GOIZUETA

Goizuetako Udaleko 2006ko plantilla organikoa. Behin Betiko onespena

Goizuetako Udaleko Udalbatzak, 2006ko apirilaren 1ean egindako bilkuran, hasiera batez onartu zuen plantilla organikoa. Erabaki hori 54 zenbakidun 2006ko maiatzaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen.

Jendeaurreko epea igaro da eta ez da erreklamaziorik aurkeztu, ondorioz, plantilla organikoa behin betiko onartutzat jotzen da. Hona hemen haren laburpena:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Lanpostua: Goizueta eta Aranoko udalen Elkarteko idazkaria. Buru den udalerria: Goizueta. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %35. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa, maila EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (albintea). Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Jardunaldi luzapena: %10. Arrisku berezia: %10. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa, maila EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: jardunean.

Lan kontratudunak

Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa, maila EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea (mendiak). Maila: E. Maila osagarria: %12. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitanaezkoa, maila EGA edo baliokidea. Egoera administratiboa: hutsik.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako langilea (albintea): Angel Salaberria Escudero.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Miriam Arozena San Miguel.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): Francisco Javier Zubeldia Huici. Lanpostuaren erreserbarekin, 2 urtean, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ezgaitasuna berritzeko ebazpena emanda.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari laguntzailea: Miren Teresa Huitzi Salaberria.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): José Ramón Zubiri Nolashoyas.

Zerbitzu anitzetako langilea (mendiak): José Javier Indakoetxea Perurena.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan 272. artikuluari dagokionez xedatzen denaren arabera.

Goizuetan, 2006ko ekainaren 7an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0610007