74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1291/2006 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1291/2006 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta honako lanpostu hutsak esleitu dira:

Mari Carmen Mayo Garate andreari 5592. lanpostu hutsa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikia, Iruñean aritzeko.

María Cruz Pascual Gallo andreari 5589. lanpostu hutsa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2005eko azaroaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 141. zenbakian.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0609754