74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateburuaren izendapena

Erriberri Aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2006ko maiatzaren 18an egindako bilkuran, besteak beste, hona aldatutako erabakia hartu zuen:

Ikusirik Vanesa Araiz Reinaldo andrearen idazkia, non, arrazoi pertsonalak eta lanekoak direla eta, Mankomunitate honen buru izateari uko egiten baitio, Batzarrak aho batez erabaki du haren nahia onartzea.

Egoera horren aurrean, Batzarrak aldarriz hautatu du Angel Arnaudas Granell jauna Mankomunitateko buru. Angel Arnaudas abstenitu da eta bilduta zeuden beste bost kidek haren alde bozkatu dute.

Erriberrin, 2006ko maiatzaren 24an._Mankomunitateko burua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0609334