74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

2006ko kirol jardueren prezio publikoak hasiera batean onetsita

Udalak, 2006ko maiatzaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen prezio eta tarifak 2006ko ekitaldian eginen diren zenbait kirol jardueratarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, arau-aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Altsasun, 2006ko maiatzaren 30ean._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L0609358