74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BEIRE

Kontribuzio bereziak hasiera batean onetsirik

Beireko Udalak, 2006ko maiatzaren 2an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen kontribuzio bereziak ordenatu eta ezartzeko espedientea, Carrera de Aragón kaleko eta inguruetako zoladura lanak finantzatzeko.

Espediente hori jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, alegazioak egin edo zergadunen administrazio elkartea era dezaten. Orobat, aditzera ematen da epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, espedientea behin betiko onetsita geldituko dela, besterik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Beiren, 2006ko maiatzaren 9an._Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0609352