74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1285/2006 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikitako Administrazio Auzitegiko kide izateko 2 lanpostu huts kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 1285/2006 Ebazpenaren bidez, Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide izendatu dira. 7426 eta 7427 lanpostu hutsak esleitu zaizkie, hurrenez hurren.

Deialdia 2005eko 148. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 18an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0609752