74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BEIRE

Udal hondakindegia erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza

Beireko Udalak, 2006ko maiatzaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki du Udalaren hondakindegia erabiltzeko tasa berria arautzen duen ordenantza.

Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik 30 egunez egonen da ikusgai Udal Idazkaritzan, herritarrek eta bidezko interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Inork horrelakorik aurkezten ez badu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Beiren, 2006ko maiatzaren 9an._Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0609351