74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUÑIGA

Zuñigako udal hilerria erabiltzeko ordenantzaren onespena

Zuñigako Udalak, 2006ko maiatzaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal hilerriaren erabilerari buruzko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iragan eta ez bada alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Zuñigan, 2006ko maiatzaren 24an._Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0609261