74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ABLITAS

Arau subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsita

Ablitasko Udalak, 2006ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran, Ablitasko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen. Cascanteko etorbideari eta Lor aintzirako bazterrei dagokie eta Eneko Ruiz Amat jaunak sustatu du; Santiago Díaz de Rada Pardo eta V. Antonio López Iraizoz arkitektoek, aldiz, proiektua prestatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Ablitasen, 2006ko maiatzaren 18an._Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0609244