74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DEIKAZTELU

Baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza hasiera batean onetsita

Deikazteluko Udalak, 2006ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen jarduera sailkatuen eta jarduera kaltegabeen kontrolaren arloan baimenak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Deikaztelun, 2006ko maiatzaren 29an._Alkate udalburua, José Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0609210