74. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 21a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Udal Planeko aldaketa puntuala behin betiko onetsirik. Zangozako Udal Planeko UE-1 exekuzio unitateko mugapenaren aldaketa

Zangozako Udalak, 2006ko apirilaren 27an egindako osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Construcciones Aranguren, S.A. enpresak aurkeztutako alegazioa ezestea, erabakiaren xedapen zatian adierazitako arrazoiengatik.

2. Behin betiko onestea Zangozako Udal Planeko antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, AR-1 banaketa eremuko UE3 + UE4 + UEZV1 + UEZV2 unitateei dagokiena. Delako aldaketa Promociones Cisa Navarra, S.A. enpresak sustatu du, eremu horretako bolumenak eta espazio hutsak berrantolatu eta birdefinitzeko. Hartara, antolamendu berrian merkataritzarako eraikin bat ezarriko da, espedienteak jasotzen duen dokumentazio teknikoaren arabera. Dokumentazio horrek osagai hauek ditu: aldaketa xehekatuaren proposamena, SBF Arquitectosek prestatua eta 2005eko urriaren 24an ikus-onetsia, eta dokumentazio osagarria, teknikari berek prestatua.

3. Aldaketaren testua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Zangozan, 2006ko apirilaren 27an._Alkate udalburua, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0609208