I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
305/2006 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Garinoaingo Katalaingo Santo Kristo ermitaren ingurua lehengoratzeko lanen lehenbiziko fasearen proiektua onesten duena.
Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako dei egin du Garinoaingo Katalaingo Santo Kristo ermitaren ingurua lehengoratzeko lanen lehenbiziko fasea kontratatzeko, lehiaketa murriztuaren bidez, baldintza hauei jarraituz:
_Kontratuaren xedea: Katalaingo Santo Kristo ermitaren ingurua lehengoratzeko lanen lehenbiziko fasea.
_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura murriztua.
_Hasierako prezioa: 209.177,07 euro.
_Kontratua egiteko epea: 6 hilabete.
_Parte hartzeko eskaeren aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamalau egun naturaleko epean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan (Navarrería, 39, 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako tokietako edozeinetan aurkeztu beharko dira.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
_Parte hartzeko eskaerak irekitzeko tokia eta eguna: parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun balioduneko 9:00etan.
_Proposamenen aurkezpena: hogeita lau egun naturaleko epean, lehiaketan parte hartzeko gonbitaren egunetik aurrera.
_Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun balioduneko 9:00etan, Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalean.
Klausula administratibo eta partikularren agiria eta agiri teknikoak Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalean egonen dira aztergai (Santo Domingo kalea, 8 Iruña) eta jsanchod@cfnavarra.es posta elektronikoan.
Iruñean, 2006ko ekainaren 9an._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.
Iragarkiaren kodea: F0610115