I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
1395/2004 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Herri Lanetako ingeniari tekniko izateko zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda, aldatzen da deialdiaren 6. araua eta finkatzen da oposizioaren lehenbiziko ariketarako eguna.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 27ko 513/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Herri Lanetako ingeniari tekniko izateko zortzi lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2006ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 24an.
2006ko maiatzaren 8an eman eta urte horretako 61. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 22an, argitaratutako 1210/2006 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Erreklamazioen epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.
Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposaturiko mahaikideak izendatzea eta deialdiko 6. araua aldatzea, oposizioa 2006ko uztailean hasiko baita.
Bidezkoa da, azkenik, oposizioaren lehenbiziko ariketa noiz izanen den adieraztea.
Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Herri Lanetako ingeniari tekniko izateko zortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean ageri da.
2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Santiago Moya Sierra jauna, mahaikide titular, eta José Luis Labat Ayerra jauna, ordezko.
3. Deialdiko 6. araua aldatzea, oposizioa 2006ko uztailean hasiko baita.
4. Oposizioaldiko lehen ariketa 2006ko uztailaren 3an eginen da, 9:00etan, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko laborategiko eraikinean (Iturrondo kalea, zk.g., Burlatako industrialdea). Ariketarako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.
5. Ebazpen hau epaimahakideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.
Iruñean, 2006ko maiatzaren 29an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
ERANSKINA
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
_Txanda irekia
Onartuak:
ANDUEZA URDICIAIN, ALICIA
BARBERO MANGAS, JESUS
BELZUNEGUI ITURRIA, IÑIGO
BENAVENTE PATINO, JUAN CARLOS
BOMBIN SILVESTRE, JOSE IGNACIO
CRUZ LOPEZ, NURIA
DIAZ TORRADO, RICARDO
DIEZ DE ARIZALETA ELDUAIEN, RAFAEL
ECHARTE PEÑA, FERMIN
FERNANDEZ SAGREDO, YOLANDA
GARCIA PUVIA, ALFONSO
HERNANDEZ MATEOS, EUGENIA
LARREA CEBALLOS, ELSA
LOPEZ MANZANAL, ROBERTO
MADRID CONDE, PEDRO PABLO
MARTINEZ BENITO, ANTONIO
MORQUILLAS GOMEZ, OLGA
NAVARRO MIQUELARENA, BEATRIZ
OROZ CANO, CARLOS
PAGOLA VIDAURRE, MIGUEL ANGEL
PALACIOS GIL, EDUARDO
PRIETO ANTON, EVA SONIA
ROYUELA QUINTANA, MARIA CRISTINA
SAGASTUY SAGASTUY, DIEGO
SANZ ZAPATA, IGNACIO
SOTO VALCARCE, PEDRO LUIS
URETA ASCASIBAR, MIKEL
VALLEJO GINER, GUILLERMO
VILLANUEVA ALDABA, JOSEBA
ZAPATA HERMOSO, JOSE MARIA
Baztertuak: inor ez.
_Igoera txanda
Onartuak:
CARDONA CARRETERO, FELICIANO JESUS
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: F0609518