73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Corellako Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko. Argitara ematen da, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatuz, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko. Berariaz uko egiten ez bada, besterik gabe ulertuko da jabeek baimen tazitoa eman dutela euren jabetza pribatuko lurrak aipatu barrutian sartzeko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Corella.

Corellan, 2006ko ekainaren 6an._Alkate udalburua, Ramón Miguel Jiménez González.

Iragarkiaren kodea: L0609777