73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN KULTUR PATRONATUA

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsita

Zizur Nagusiko Udalak, 2006ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Zizur Nagusiko Kultur Patronatuaren 2006ko aurrekontuan.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Zizur Nagusian, 2006ko maiatzaren 29an._Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0609206