73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LEOTZ

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onetsirik

Leozko Udalak, 2006ko maiatzaren 26an egin osoko bilkura arruntean, Udalaren 2005eko aurrekontuko 1/2005 eta 2/2005 aldaketak onetsi zituen hasiera batean.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Iratxetan (Leotz), 2006ko maiatzaren 29an._Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L0609288