73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Behin betikoz onetsirik aurrekontuko 20/2006 aldaketa

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko apirilaren 10eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontu orokorreko (2005etik luzatua) 20/2006 aldaketaren espedientea, kreditu transferentzia baten onespenari buruzkoa. Hori guztia, aurrekontua betearazteko oinarrietako 10.ean xedatutakoari jarraituz.

2006ko 56. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia argitaratu zen, maiatzaren 10ean, jendaurreko aldiari eta alegazio eta erreklamazioetarako epeari hasiera emateko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia:

_Gastua goititzea:

6. kapitulua._Zenbatekoa: 3.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 3.000 euro.

_Gastu beheititua:

Aurrekontuan dagoen superabita. Zenbatekoa: 3.000 euro.

Gastu beheititua, osotara: 3.000 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko maiatzaren 29an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0609175