73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VALTIERRA

Arkitekto teknikoaren edo aparejadorearen izendapena Udalaren zerbitzurako

Valtierrako Alkatetzak, gaurko egunean, ebazpen hau eman du:

Valtierrako Udalak oposiziorako deia egin zuen Valtierrako Udalaren Zerbitzuko arkitekto tekniko edo aparejadore lanpostua betetzeko, deialdia 2005eko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, abuztuaren 12an.

Hautapen prozedura bukatuta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraituz, epaimahaikoek izendapen proposamena igorri diote Alkatetzari puntuazio handiena frogatu duten izangaien alde, baita izangaien puntuazioak ere.

37/2006 eta 51/2006 Ebazpenen bidez izendatu ziren Laura Ozcoidi Garde eta Pilar Beorlegui Aznárez Valtierrako Udalaren zerbitzuko arkitekto tekniko edo aparejadore, baina biek mugagabeko borondatezko eszedentzia eskatuta, eman egin zaie 44/2006 eta 60/2006 Ebazpenen bitartez.

Mayte Manzano Ciudad andreak eskuratu zuen hirugarren puntuaziorik hoberena oposizioan eta, deialdiaren 7.2 oinarrian xedatutakoari jarraituz, bertan ezarritako dokumentazioa aurkeztu du interesatuak.

Kontuan hartuz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatua, zeinaren arabera, deialdi egileak bajak bete beharko baititu Foru Dekretu beraren 32. artikuluko 1. atalean aipatzen den zerrendan diren izangaiekin.

Kontuan hartuz egungo araudiak Alkatetzari ematen dizkion ahalmenak.

EBATZI DUT:

Mayte Manzano Ciudad andrea Valtierrako Udalaren zerbitzuko arkitekto tekniko edo aparejadore izendatzea. Funtzionario araubidea izanen du eta Gizarte Segurantzaren Araubideari atxikiko zaio, B mailako ordainsariak jasoko ditu, baita Udalaren plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere, edo ezartzen ahal direnak.

Valtierran, 2006ko maiatzaren 30ean._Alkatea, sinadura ulertezina._Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0609535