73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1297/2006 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Iñaki Garcia de Gurturbay Galligo jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurofisiologiako Laguntza Ataleko buru izendatu eta lanpostu huts bat esleitzen diona.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 22ko 1297/2006 Ebazpenaren bitartez, Iñaki Garcia de Gurturbay Galligo jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurofisiologiako Laguntza Ataleko buru izendatu eta 63024 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu dio, Bideko Ama Birjina Ospitalean.

Deialdi hori 2005eko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 12an.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0609758