73. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

705/2006 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 42/385 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko proiektuko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 42/385 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko lanak kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 42/385 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko lanak kontratatzea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

_Hasierako prezioa: 583.766,30 euro.

_Egiteko epea: 5 hilabete.

_Proposamenen aurkezpena: 2006ko uztailaren 17a arte, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (San Ignazio etorb. 3, behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan heldu direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2006ko uztailaren 24ko 12:00etan.

Arau teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren agiriak lehiatzaileen eskura daude, aztergai, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 30ean._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

PROPOSAMEN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, adinez nagusiak, ...............(e)ko bizilagunak, helbidea .............(e)n, .............. kaleko ................ zenbakian duenak, bere izenean (edo ................. ordezkatuz), ..........(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean "Castejón-Logroño-Bilbo burdinbidean pasagune bat kentzea, 42/385 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko lanak lehiaketa bidez esleitzeko argitara eman den iragarkiaren berri duelarik, baita lizitazioa arautzen duten agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren agirien berri ere, konpromisoa hartzen du, agiri horiei hertsiki lotuz, lan horiek egiteko ................ (zenbakiz eta letraz) euroren truke.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0609788